Irulegiko eskua deskubritu zutela urtea ospatu dugu berriki, eta gure hizkuntzaren altxorrik aspaldikoenak Sorioneku jarri gintuen euskaldunok. Euskararen nazioarteko eguna ospatu berri da, eta biharamuna nolakoa den aztertzeari ekin diogu.
Letrak eta musika.
Markos Gimenoren 101 LETRAKARTEL
Joseba Sarrionandiak ez zuen Markos Gimeno Vesga artista ezagutu, baina liburu eder baten bildu ditu ermuarraren palindromoak, kartel eta afitxa ederrekin, testuekin eta irudimen askorekin landuta.
Entzun! aldizkaria
72. zenbakia diseinu berriarekin, binilozko disko batekin, elkarrizketa eta doinu askorekin.Hainbat musika talderen nobedadeak entzuteko aukera paregabea.
Hau dena! Katakrak
10 urte bete ditu Iruñeko Katakrak liburudenda, argitaletxe eta espazio sozialak. Ospatzeko Lp bikoitz bat argitaratu dute: Hau dena.
Durangoko Azokan murgildu gara. Musika entzun dugu. Liburuak irakurriko ditugu. Hizkuntza biziarazi, eta eraso guztiei aurre egin. Faxismoaren kontra, dantzatu irakurri kantatu eta ekinez.
Mugaldeko taberna podcasta:
The post Mugaldeko taberna: Euskararen biharamunean: Irulegi, palindromoak, musika Entzun! eta Durangoko azoka appeared first on 97.0 Irrati Librea.