Larrun #06: Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsaltasuna: nola erreproduzitzen da gaur egun?

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen periodistiko-filosofikoa egin zuen Arendtek New Yorker aldizkariarentzat, eta kronika horiek bildu eta beste hainbat apunte berreskuratuta argitaratu zuen liburua. Polemika piztu zuen: Eichmannen erruduntasuna ukatzen ez bazuen ere, gizon arrunt eta inkontziente gisa deskribatu zuen Arendtek, hain obedientea zena aginduekiko, ongia ala gaizkia egiteak ez zuela batere axola. Eichmann deskribatzeko, filosofiaren ikasgaietan hain ezaguna den terminoa sortu zuen Arendtek: gaizkiaren hutsaltasuna.

Liburua euskaraz irakurtzeko aukera bagenuen lehendik ere, baina Katakrak argitaletxeak, urteurrenaren aitzakia hartuta, itzulpena egokituta berrargitaratu du.

Gaizkiaren hutsaltasuna gisako kontzeptuak, obedientzia eta desobedientziaren antzera, gaur egunean nola erreproduzitzen diren aztertzeko ahalegina egin du Gorka Peñagarikano kazetariak filosofo eta politologoen arteko mahai inguruan eta bertako gako nagusiak azaldu ditu podcast honetan. 

Hurrengo podcasta

6. Gaizkiaren hutsaltasuna: nola erreproduzitzen da gaur egun?

ol. Aza 24 , 2023