Programa honetan hiru gai komentatzen gastatu ditugu genituen 60 minutuak. Hori bai, hasi baino lehen, Tracking Bilbaori buruz hitz egingo dugu, aste honetan hasiko baita bere hamaikagarren edizioa eta kultura digitalarekin, bideojokoekin eta podcastekin lotutako eduki ugari ekarriko baititu. Albisteen atalean aipatzen dugu, alde batetik, azterlan batek aipatzen duela, besteak beste, gurasoen % 75ek uste duela beren seme-alabek ez dutela nahikoa informazio Interneten erabilera arduratsua egiteko. Bestetik, Humanek AI Pin aurkeztu du, adimen artifiziala duen lehen wearablea, gailu mugikorretan hurrengo iraultza izango dela agintzen duena. Azkenik, Abanto-Zierbenan lehen harria jarri duen ADI Data Centerren eraikuntzaz ari gara.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Deskargatu hemen.
The post Sarean Zehar #365: [Hurrengo gailu iraultzailea, bai zera!] first appeared on Bilbo Hiria irratia.