Mugaldeko taberna: Bidasoa dokumentala Fermin Muguruzarekin eta Non dago Mikel? filmari buruz Piturekin

Bidasoa 2018-2023 dokumentala aurkeztu zuen Fermin Muguruzak Donostiako zinemaldian irailean. Geroztik han eta hemen ikusi da arrazakeriaren kontrako filma, harrera sareetan ari direnen lekukotasuna, Bidasoa ibaiaren inguruan hil diren lagunei omenaldia, Bidasoa eta inguruko taldeen musika. Lan eder bat. Fermin Muguruza Mugaldeko tabernan izan dugu, eta istorio ederrak kontatu dizkigu,lan honetako zuzendari eta arduradun gisa.

Mikel Zabalza
Duela 38 urte ere, Bidasoa ibaian agertu zen Mikel Zabalzaren gorpua. Torturak hil zuen Zabalza Intxaurrondoko koartelean, eta memoria galdu ez duen herri batekoa izanik, urtero gogoratzen dute Orbaizetan, Donostian eta Euskal Herrian. Non dago Mikel? filma zuzendu zuen Ahotsa.info-ko Pituk, eta gurekin izan da pelikulari buruz hizketan. 

Download this podcast

The post Mugaldeko taberna: Bidasoa dokumentala Fermin Muguruzarekin eta Non dago Mikel? filmari buruz Piturekin appeared first on 97.0 Irrati Librea.

Hurrengo podcasta

Sasi guztien azpitik: zaintza eta bizitza duinak, San Joxepe elkartean

al. Aza 20 , 2023