Patiyoko Atzuak, 2.4: Pablo eta Enjuto

Kaixo, entzule maiteok:

Udazkeneko zuen gau goiztiarrak edo goiz berantiarrak umoretsu igarotzeko, atzo beste behin ere gela arroxian eon giñan mingain dantzan (morreatzen ez, hitzeiten). Saio serio edo mamarratxua izan zan zuek esango diguzue, baina, gu behintzat gustora geatu giñan indako lanakin.

Irratsaioan hasieran, Palestina eta Israelen arteko gatazka izan genun hizpide. Labur bada ere, gertatzen ari dan genozidioaren jatorria azaltzen saiatu giñan . Horrez gain, Amazonia peruarrean sortu duten Chana proiektuaren inguruan ere jardun genun, herri indiginenen hizkuntzak berreskuratzea helburutzat duen egitasmoa.

Gazteleraz esatean bezala, ordia, “La guinda del pastel” gure gonbitatu maiteak izan zian, Pablo eta Enjuto (Xabi Enjuto). Gure lagun gai hauek, gogoeta benetan interesgarria in zuen marika bezala izan dituzten esperientzien inguruan eta jendarte heteronormatibo mierdoso honek eure bizitza nola zeharkatu dun ere kontatu ziguen. Grinder ligatzeko aplikazioaren argilunei buruz ere galdetu genien eta, bueno, ondoriyua izan zan bizi gean herri soso hontan saltsa pixkat jartzia beharrezkua zala.

Bukatzeko, gomendio bat eman nahiko genizueke bixipoxan alde (errex esatea, bakigu): Ireki armayo zahar hortako ate astuna eta saiatu sekula jantzi eztitizun arropa hoiek probatzen! Galtzan, ordez, gona bat jartzea edo top bat! Ipurdiextua izatia baino gauza okerro eztao eta!

Hemendik bi ostegun arte!

TUMAMARRATXA

Hurrengo podcasta

POTTO: Berrizeko saioan egon gara

ol. Aza 17 , 2023