Pasadan astean Europako laneko segurtasunaren eta osasunaren astea izan zen, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak antolatuta. Hainbat ekintza eta jardunaldi egin ziren Europa osoan zehar, aurtengo berezitasuna, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuaren jardunaldi teknikoa, Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren eskutik, Bilbon ospatzea izan da.
Gaia, Digitalizazioak Laneko segurtasun eta osasunaren gain sortzen dituen erronkak izan zen; aipatzekoa jardunaldia jarraitu zuten pertsona kopurua izan da , presentzialki eta on-line. Beraz, aukera ederra Euskal Herrian laneko osasuna eta segurtasunaren egoerari heltzeko.
Gai hori aztertu dugu. Lehendabizi Enea Ispizua EHUko enpresa zuzenbideko irakaslea elkarrizketatu dugu, eta lan osasunari buruzko legediaren, azken urteetako aurrerapausoen eta erronken inguruko argipenak eman dizkigu.
Ondoren, Imanol Ulacia elkarrizketatu dugu, EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea eta lanaren eta erakundeen psikologian espezializatua. Imanolekin ekintza sindikalaren ondorio emozionalak jorratu ditugu.
Saioa bukatzeko, Irati Irazusta izan dugu gurean Argia atalari heltzeko, eta lan osasunaren inguruko berri batzuk aztertu ditugu. Alde batetik, LABek, argitaratutako txosten batean salatu zuenez, iaz identifikatutako 2829 laneko gaixotasunetatik soilik 6 kasuetan ireki zituen espedienteak Lan Ikuskaritzak. Bestetik, 69 langile hil zirela lanean edo lanerako joan-etorrian, baina askoz gehiago hil zirela lan gaixotasunen ondorioz, estatistiketan jasotzen ez diren arren. Aztertutako azken berrian, gutxiago ikusten diren adimen-osasunari erreparatu diogu, azken urteetan buru osasunagatik hartutako bajak bikoiztu direla aztertuz.
Deskargatu hemen.
The post LANAREN EKONOMIA: Laneko segurtasunaren eta osasunaren astean, lan osasuna aztertuz first appeared on Bilbo Hiria irratia.