Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Aste honetan Baionako Euskal museoak, Bilboko Euskal Museoarekin elkarlanean antolatutako «Euskal Herria koloretan.Autokromoak, 1907-1935» izeneko erakusketa bisitatzera eramaten dautzuegu. 2024ko urtarrilaren 14arte ikusgai den erakusketan honetan, 225 irudi ikusgarrien bidez XX. mendeko lehen hamarkadetako Euskal Herrian inoiz ikusi gabeko koloretako bidaia proposatzen du. Bilboko Euskal Museoko teknikaria den Aloña Intxaurrandietarek autokromoa zer den azaltzen digu …
Bestalde, «Haize leizean» gazteendako eleberria deskubrituko dugu. Eleberri honetan, Elise Dilet eta Antton Hariñordoki idazleek eta Ainize Butron ilustratzaileak, neska barnerakoi eta bakartia den Haize bultzatu dute Magdalenako tribu baten baitan …
Musika : Mundy & Sharon Shannon « Galway Girl », Wara « Cancion para una niña triste » Bolivia 1973, Koska « Garraztasuna »
Jatorria : Radiokultura