Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko hura izango dela mugikortasun jasangarri baterako bidean instituzioen aliatu nagusietakoa.
Agintariak, ordea, eta gu geu ere bai, gertu al gaude bide horretan aurrera egiteko? Prest al gaude espazioaren banaketa irauli eta autoari, oihaneko erregeari, lekua kentzeko? Zein paper jokatuko du, edo jokatu beharko luke, bizikletak?
Mugikortasun jasangarriaren gaia landu du Jon Torner kazetariak hilabete honetako Larrun aldizkarian eta erreportajearen gako nagusiak aletu ditu podcast honetan Gorka Peñagarikanorekin.