«Gizartea ez dago prest, baina gu pertsona normalak gara eta bizitza duin bat nahi dugu»

Mikel Etxeberria Mugerza (Getaria, 1997), % 37ko desgaitasun intelektuala du eta ‘Bide Ertzean’ saioan kontatu digu bere testigantza. Goitik behera aldatu zitzaion bizitza 19 urte zituela ama hil ondoren, baina Atzegi Gipuzkoako elkartearen, Gertuan fundazioaren eta familiako zein inguruko lagun eta ezagunei esker aurre egin dio guztiari.

«Oztopoak egunero ditugu gure muturraren aurrean, eta mingarriak izan daitezke askorentzat» azpimarratu du getariar gazteak. Gizarteak bezala erakunde publikoek, politikariek, gobernuak «pausuak eman behar dituzte eta aurrera egin behar da». Honen guztiaren aurrean ordea akats handi bat dago Etxeberriaren esanetan, «gure politikariek ez gaituzte entzuten».

La entrada «Gizartea ez dago prest, baina gu pertsona normalak gara eta bizitza duin bat nahi dugu» se publicó primero en Ataun Irratia.

Hurrengo podcasta

Xabier Crehuet x 6

lr. Urr 21 , 2023
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan