Podcast: Play in new window | Download
Gaztedanik aitonaren Debako etxaldean pasatzen zituen uneak ahanztezinak direla onartzen dauku Eneida Egaña Larrañagak. Ondorioz, abiatu zituen geologia ikasketak utzi eta nekazaritza modu desberdinak deskubritzera joan zen hainbat herrialdetarat (Eskozia, Andaluzian eta Frantziara besteak beste). Geroztik, Oñatiko Arantzazuko artzain eskolan ikasten ari da.
Praktika ikastaro baten egiteko asmoz, Anita Duhauren « Pedronia » etxalderat etorri da ahuntzen hazkuntzan trebatzeko denboraldi batendako (Lohitzune herrian, Baxe Nafarroa eta Xiberoa artean).
Bere ibilbidea azaltzeaz gain, Eneidak txikitasunaren aldarrikapena egiten dauku eta abereekin modu horretan bizitzea posible dela segurtatzen dauku …
Jatorria : RadioKultura