LANAREN EKONOMIA: Udazken beroa euskal sektore publikoan

Lanaren Ekonomia irratsaioaren 7. denboraldia abiatu dugu, 2018ko apirilean hasitako bideari jarraipena emateko gogoarekin..

Jatorrizko helburuari heltzen diogu Lanaren Ekonomia lantaldean: “gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara”. Horretarako, Bilbo Hiria, Hordago, El Salto Radio eta Argiaren arteko elkarlana sustatzen dugu, lanaren munduko analisia egiten.

Betiko legez, Agenda sindikalarekin  abiatu dugu saioa, deialdi sozial eta sindikal anitzen zabalpena egiteko.  Radio Euskadiko ESK sindeikatuko ordezkaria Loreto Larunbek EITBko irratien grebaren berri emateko audioa bidali digu. Lehenengo elkarrizketarekin, datorren asteazkenean EHUn izango den greba aztertu dugu.  EHUko prekarioen koordinadorako Mireia Irazolak azaldu digu zein den unibertsitateko irakasle ordezkoen egoera, eta grebarekin lortu nahi dituzten helburuen berri eman digu.

Greben egutegiarekin jarratuz,  hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta itunpeko ikastetxeetan (ikastolek euren berezko hitzarmen kolektiboa dute) antolatu diren greba bateratuak aztertu ditugu, Andrea de Vicente Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berriak STEILASeko Koordinatzaile Nagore Iturriozi  elkarrizketa eginez. Urriaren 17, 18 eta 19an hiru eguneko grebagaz hasiko dira mobilizazioak itunpeko sarean.

Urriaren 24an Hezkuntza publikoaren txanda izango da,bi egunetan greba deitu dute,  zama arintzea, erretiroak azkartzea, eros ahalmena berreskuratzea, hezkuntzarako baliabideak areagotzea eta euskalduntze prozesua indartzea helburu duelarik, besteak beste.

Euskal sektore publikoaren borroka ziklo berri hau martxan jartzeko data nagusia urriaren 25a izango da, Sektore Publiko osoaren grebaren lehenengo eguna antolatuz.

Horren azalpena emateko CCOOeko Irakaskuntza Publikoko arduraduna Sonia Aldave izan dugu Bilbo Hiriako mikroetan, greba antolatzeko bilera intersindikalatik irten berri denean. Urriaren 25eko eta abenduaren 19ko greben perspektibak eta aldarrikapenak aztertu ditu Aldavek, dinamika sindikal unitario honen balorazioa eginez.

Saioa bukatzeko, Argiako  Urko Apaolazarekin  greba deialdien aurrean Eusko Jaurlaritzako ordezkarien erreakzioak aztertuz ditugu.

Beste greba batzuk antolatu dituzte sindikatuek hurrengo asteetarako: EITB irratiak, Erresidentziak, Esku hartze soziala eta Anbulantziak, besteak beste, eta Azaroaren 30ean Euskal Herriko talde eta koordinadora feministek sindikatuekin batera bultzatuko duten greba feministarekin burutuko da udazken bero honetako langileen mobilizazio zikloa.

Deskargatu hemen.

 

The post LANAREN EKONOMIA: Udazken beroa euskal sektore publikoan first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

2. Denboraldiaren hasiera! Patiyoko Atzuak bueltan da! 2.1 sayua: IZAN IÑURRI

og. Urr 5 , 2023