Hain zabala baina europar zurientzako hain ezezaguna den Afrikak lerroburuak hartu ditu azken bolada honetan. Liskarrak, hildakoak, Polizia, agintariak, herritarrak, gazteak… egun gutxi batzuetan fokua hara bideratzen da, baina notiziak iritsi bezala badoaz, eta ahazten dira Afrikako herrialdeak. Ahazten zaigu kolonialismoaren harrak lur, aire eta ozeanoak hustu dizkiela. Erreportaje honetan kontinenteko egoera ezegonkorraren jatorri batzuk azaltzen dituzte Leire Artola eta Maria Ortega kazetariek. Izan ere, gatazkak era isolatuan ulertu ordez, testuinguru jakin batean kokatzen laguntzen du. Gakoetako bat da Afrikan independentzia prozesua igaro berri dela, eta oraindik inperialisten menpekotasuna oso presente dagoela. Bide luzea dirudien arren, azken urteotan urrats esanguratsuak ematen ari dira askapen mugimenduak.
Larrun honen egileetako bat den Leire Artolarekin egon da Gorka Peñagarikano kazetaria eta erreportajearen gako nagusiak aletu dituzte bien artean.
Larrun #4 | Afrika: egungo gatazken sustrai kolonialak
Podcast: Play in new window | Download