4. Afrika: egungo gatazken sustrai kolonialak

Hain zabala baina europar zurientzako hain ezezaguna den Afrikak lerroburuak hartu ditu azken bolada honetan. Liskarrak, hildakoak, Polizia, agintariak, herritarrak, gazteak… egun gutxi batzuetan fokua hara bideratzen da, baina notiziak iritsi bezala badoaz, eta ahazten dira Afrikako herrialdeak. Ahazten zaigu kolonialismoaren harrak lur, aire eta ozeanoak hustu dizkiela. Erreportaje honetan kontinenteko egoera ezegonkorraren jatorri batzuk azaltzen dituzte Leire Artola eta Maria Ortega kazetariek. Izan ere, gatazkak era isolatuan ulertu ordez, testuinguru jakin batean kokatzen laguntzen du. Gakoetako bat da Afrikan independentzia prozesua igaro berri dela, eta oraindik inperialisten menpekotasuna oso presente dagoela. Bide luzea dirudien arren, azken urteotan urrats esanguratsuak ematen ari dira askapen mugimenduak.

Larrun honen egileetako bat den Leire Artolarekin egon da Gorka Peñagarikano kazetaria eta erreportajearen gako nagusiak aletu dituzte bien artean.

Hurrengo podcasta

Euskal Herritik datozen nobedadeak

al. Urr 2 , 2023
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan