KULTUR KAPSULAK : Nire herriari buruzko gauza ainitz ikasi ditut NTZUN aplikazioari esker … (Odei Olaizola)

Teknologi berriak, historia, hizkuntzak eta bidaiak betidanik gustokoak ditu Odei Olaizolak. Zonbait urtez Australian eta Frantzia iparraldean bizi eta lan egin ondoren, Donibane Lohitzunerat bueltatzea erabaki zuen bere proiektu propioa garatzeko. Bere ingurunea nahiko turistikoa izanki eta ohartuz bisitariek gauzak ikasi nahi dituztela bainan ez liburuak irakurriz edo modu formalean, telefono mugikorrendako audiogida aplikazio bat garatzen hasi zen konfinamenduaren ondoren.

Odei Olaizolak « NTZUN » deitzen den aplikazioa aurkezteaz gain, aitortzen dauku lan hau eramanez Donibane Lohitzune eta Zibururi buruz gauza ainitz ikasi dituela …

Xehetasunak : https://ntzun.fr/

Jatorria : RadioKultura

Hurrengo podcasta

Euskarabenturako kronika - 07.18

az. Uzt 19 , 2023
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan