Faxismoa(k) jardunaldiekin amaitzeko, Jon Arrizabalaga Markinarra izan da Kartzela Zaharrean bere liburua aurkezten. Naziak, armagintza, Mercedes autoak, jaiak, ihesaldiak, CIAko agenteak lekeitio eta ondarrruko ondartzetan…..eta guzti hau dana egiazkoa delarik.
Zer erlazio egon daiteke Markina eta II. Mundu gerra galdu berri duten alemaniako Nazien artean? Hau eta beste hainbat kontu azaldu dizkigu Jonek, txikitatik zeukan gogoak bultzatuta egin duen ikerketa eta liburuaren muina aurkeztuz.