Denboraldiko azken-aurreko POTTOn sariketa eta puntuazioez aparte aritu gara eta bertso-otorduak ekarri.
Andraka eta Dima. Ekainaren 2an eta 3an, afari eta bazkari hurrenez hurren.
Diman, Ibon Iza izan genuen aurkezle-lanetan eta Hide Dohino gai-jartzaile; bapo bazkaldu eta gero kantuan izan ziren Jon Maia eta Aitor Sarriegi, Hide Dohino Yokohamako lagunaren aginduetara.
Andrakan, berriz, librean aritu ziren bertsolariak. Andrakako Sagardotegian izan zen urteroko bertso-afarian; aurten, Xebastian + beste 2 kantuan… Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze eta Xebastian Lizaso.
Deskargatu hemen.
The post POTTO: Andraka eta Dima izan gara first appeared on Bilbo Hiria irratia.