Podcast: Play in new window | Download
ÑO izeneko komikia kaleratu du ARGIA astekariak. Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariak gidoilari lanetan ibili dira eta Maitane Gartziandia berriz, ilustrazio lanetan. Genero ikuspegia kontutan harturik, bertsolaritza eta berdintasuna hizpide dituen komikia da. 10 eszena biltzen dira bertan, betiere modu eraikitzailean eta gainera umorez sortuak. Aitziber Zapirain lankideak Eli Pagolarekin hitz egiteko aukera izan du.