Patiyoko Atzuak 14.sayua, Ane Etxeberria!

Patioyoko Atzuok jada 14 saio in ditugu eta, gainera, atzokua berezia izan zan. Izane, ostegunean beharrian igandian grabatu genun saio extra hau, gure afiziyua (oxala ofiziyua) hitzeitia dalako.

Bixamun galanta genekan atzo(Zorionak Arraio 17 urte eta Gora Santa Marina, Egan gabe enfin…) ta, halare, hizpide izan genitun gaiak askotarikuak izan zian. Sortzaileen txokuan alde batetik, genero indarkeriaz jardun genun, Pamela Palencianon No sólo duelen los golpes monologua ikusteko gomendioa eginez (youtuben dao) eta, bestetik, Maria Sabroson eta Ana Elena Penan idatzi bana irakurri genitun.

Gonbidatua, berriz, Ane Etxeberria fisioterapeuta eta laguna izan genun. Aupa Ane! Nerbiyuak nerbiyo oso ondo aritu zinalako! Zoru pelbikuan eta drainatzian aritua/aditua da gure gonbidatua eta Zarauzko Salbide auzuan bere negozio propioa daka. Berak oso ondo azaldu zigun zertan ite dun lana eta zer dian zoru pelbikua eta drainatzia. Autonomoa izatian inguruan ere hitz egin genun, baldintzak, prekarietatia, horretarako behar dan ausardia. Ondoriyua, zaindu zuen azpialdia!

Besterik ez, ostegun honetan berrize saiua izango deula. Eskerrak eman nahi dizkiou Anei bihotz bihotzez ta zuei ebai entzuleok gure irratsaiua entzutegatik!

Hurrengo saio arte,

TUMAMARRATXA!

Hurrengo podcasta

«Ataun hobe bat egiten saiatu gara, eta horretan jarraitzea da gure asmoa»

al. Mai 22 , 2023