Irratsaio berezia: Udal hautagaiekin mahai ingurua

Txapa Irratiak eguen honetan (maiatzak 18) 20:00etan irratsaio bereziaegingo du. Beste urte batzuetan egin izan den moduan, udal-hauteskundeen gaia jorratuko dugu Sasi guztien azpitik irratsaioan. Irratian daukagun irratsaio kolektiboa da, herriko gaiak monografiko moduan lantzen ditugu.

Hauteskunde zerrenda ezberdinetako ordezkari eta alkategaiak gonbidatu ditugu mahai-ingurura:

    Gorka Artola (EH Bildu)
    Salva Gonzalez (Elkarrekin Podemos – Ezker Anitza / IU – Aliantza Berdea)
    Mikel Lete (EAJ)

Zuzenean entzun ahal izango da 97.20FM eta streaming bidez txapairratia.org webgunean.

Entzule bezala parte hartzeko eta galderak egiteko aukera egongo da:

    Telefono/wassap bidez
    Posta elektronikoz: sasiguztienazpitikirratsaioa@ni.eus
    Facebook bidez: /txapa.irratia
    Twitter bidez: @txapairratia edo #txapeskundeak23
Eskerrik asko eta ondo izanTxapa irratiko asanblada.

Hurrengo podcasta

Ratzenoff 188

az. Mai 17 , 2023
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan