A Desalambrar

A desalambrar : M-16 Gogoratzen ahal duzue Txileko altxamendua?

Gaurko elkarrizketan Txile aldera jo nahi dugu bertako koiuntura politikoa zein maputxeen egoera aztertzeko asmoz. Horretarako Sandra Trafilaf Yáñez izango dugu mintzalagun. Sandra maputxea eta militante komunista da, 19 urte eskaz zituelarik Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Ordutikan ez dio pentsatu eta borrokatzeari utzi. Maputxe herriaz ari garela ondorengo abestiaren erradiografiarako Waikil rapero maputxearen ‘Truful-truful’ kantua aukeratu dugu. Bukatzeko gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” izendaturiko hausnarketaren bildumaren bigarren zatia plazaratu nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren ahots eta arkatzetik.

 

Hurrengo podcasta

XTP #068 Sexumuxutruk

ar. Mai 16 , 2023