Aste honetan ere Joe Gibbs ekoizle jamaikarraren 1978-79 grabazioekin hasi gara Soinugelan. The Professionals, Gibbs-ek sortu zuen estudioko grabazioetarako. Talde ikaragarri ona dugu, “Irie Reggae Hits” berreskuratu duen CD bikoitz batean Doctor Bird diskoetxeak kaleratu duena. Errol Thompson teknikariak lortu zuen soinu ezin ederragoa, boss reggae eremukoa. Kantariek, Jamaikan ziren onenetakoak, grabazio garrantzitsu hau osatzen dute.
Come On Little Girl (Dennis Brown), I Can’t Stand The Rain (Hortense Ellis), Emotion (Rudy Thomas, Marcia Aitken), This Train (is bound for glory) (Culture), Love One Another (Althea and Donna), Money in my Pocket (Dennis Brown), Just Like a River (The Mighty Diamonds), Cool Out Soon (Junior Marvin).
Spencer Wiggins “deep soul” eta gospel abeslaria 1942an jaio zen Mempisen, eta joan den otsailaren 13an zendu zen. Eliza baptistatik musika sekularrera egin zuen bidaia eta Goldwax eta Fame diskoetxeetan grabatu zituen bere kantarik onenak. 70eko hamarkadan Miamira mugitu zen eta gehienbat gospel musika erligiosoa grabatu zuen. Entzun ditugu: I Never Loved a Woman the Way I Love You (1969), Uptight Good Woman (1967), I’d Rather Go Blind (1970), Dark End of the Sreet (The Bo-Keys, 2013).
Connie “Guybo” Smith baxu jolea otsailaren 8an hil zen, 84 urte zituela. Smithek Eddie Cochran bigarren hezkuntzako institutuan ezagutu zuen, Kalifornian, eta bere trebezia baxuarekin funtsezkoa izan zen Cochranen grabazio guztietan. Entzun ditugu: Twenty-Flight Rock (1956), Rock and Roll Blues (1959), C’mon Everybody (1958), Summertiume Blues (1958) eta Something Else (1959).
Udaberri honetan Uncut aldizkariaren arabera kaleratu diren kantarik onenetako batzuk ekarri dizkizuegu gaurko Soinugelara: Painterly (Steve Gunn + David Moore), Banja (Sissoko Segal Parisien Peirani), Autumn’s Fiery Tongue (Emma Tricca), New September Song (Those Pretty Wrongs), The Invisible Man (The Damned) eta Merry-Go-Round (The Zombies).
The post SOINUGELA: Joe Gibbs (eta III), Spencer Wiggins, Aurtengo kantuak, “Guybo” Smith first appeared on Bilbo Hiria irratia.