Kaixo, entzule maiteok:
Gure loalditik buelta in deu eta hementxe dezue, gure 12.saiua. Udara hurbiltzen ai da ta atzuak gea, beraz, deskantsatzeko gogua dakau (aste Santutako bigilian ondorioz burdina falta zaigu). Gure nekiaz gain, gela Arrosean zenbait aldaketa eon dia eta, baldar samar bada ere, berrikuntza hoieta ohitzen saitzen ai gea.
Atzoko saiua sorkuntzan ingurukoa izantzan. Izane, sortzaileen txokoaz gain, Iraia Eliask aktore eta sortzailea gonbidatu genun. “Txorradismoan” aditua izateaz gain, oholtza gainean emakume honek dakan energia ezin da hitzez azaldu , ikustea junber da! Iraiak bere ibilbide profesionalaz gain, Euskal Herrian antzezle izatea, antzerkia euskaraz egitea eta “mainstream”-etik kanpo nolakua dan azaldu zun eta baita, horretan guztian emakume izateak duen eragina. Aurten Donostia Saria irabazi du kriston aktore ona dalako eta maja gainea! jajaj Pertsona arrunta, bere lana gustatu ta ondo iteuna, alegiya jajaj
Elkarrizketaz gain, sortzaileen txokuan zenbait proposamen in genitun. Alde batetik, Norak Somos Estupendas podcasta eta Slavenka Drakulic-en Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko librua gomendatu zitun. Bestetik, Libek Gioconda Belli idazle nikaraguarra izan zun hizpide eta entzuleak idazlearen lana irakurtzera animatu zitun.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkioi Iraiari gure saiua entzuteaz gain, gure gonbidapena onartzeagatik. Gora Txorradismoa!
Hurren arte, TUMAMARRATXA!