A Desalambrar

A desalambrar : A-18 Nazio askapen borrokak aurrera!

Datorren ostegunean, Gasteizen izango den liburu aurkezpen batera gonbidatu nahi zaituztegu. Boltxek argitaratutako azken liburu honetan “Manual de militancia dentro y fuera de la cárcel” Saïd Bouamama idazleak George Abdallah Ibrahim militante komunista libanoarraren bizitza eta borroka kontatzen dizkigu. Frantziako kartzeletan denbora gehien daraman preso politiko honi buruzko saiakera fina. Apirilak 20 arratsaldeko 19:00retan Hala Bedi Irratiko alboko lokalean izango da Askapenak antolatuko hitzaldia. Bertan Iñaki Gil de San Vicente izango da hizlarietako bat liburuaren aurrehitzaren egile gisa. Beste hizlaria Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kidea den Taher Ali izango da, gaur gurekin mintzatuko dena. Atzo, apirilak 17 Nazioarteko Preso Politikoen eguna izanik gaurko abestiaren erradiografian Habeas Corpus talde rap-metalero madrildarraren ‘Sois ejemplo’ abestia eskeini nahi dizuegu. Bukatzeko gaurko kolaborazioan, iraultzaile, pentsalari eta poeta handi baten bizitzaz mintzatuko zaigu René. Ho Chi Minh iraultzaile marxista-leninistak AEB-en inbasioaren aurrean Vietnamgo garaipenaren arduradun nagusietako bat izan zen, paradoxikoki garaipena bera baino lau urte lehenago zendu zen arren.

Hurrengo podcasta

Argia-ren errepasoa - 04.17ko astea

az. Api 19 , 2023
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan