SOINUGELA: Joe Gibbs (eta II), Huey “Piano” Smith, Sparks

Soinugelaren aurreko saioan Joe Gibbs (benetako izena Joel Gibson zuen) izan genuen hizpide, 60ko hamarkadako jamaikar ekoizlerik garrantzitsuenetakoa, rocksteady-aren eta reggae goiztiarraren hainbat lagin esanguratsu eman zizkiguna. Gaurkoan, 70eko urteetako “boss reggae” garaiko abestiekin ibili gara. Gibbsek ez zekien musika tresnarik jotzen, baina bazuen trebezia handia musikari eta teknikaririk onenek bere estudioan maisulanak egin zitzaten. Entzun ditugun kantuak: The Gardener (Judy Mowatt, 1971), How Your Panty Get Wet (Stranger Cole eta Jimmy Riley, 1971), Hypocrite (The Heptones), Doctor Upsetter (Winston Wright, 1971), Don’t Be Prejudice (Max Romeo, 1971), Love of the Common People (Nicky Thomas, 1970), Money in My Pocket (Dennis Brown, 1972), A-so We Stay (Big Youth eta Dennis Brown, 1972), Make Love Not War (U-Roy, 1972), Lovelight Burning (Gregory Isaacs, 1976), Heart and Soul (Junior Byles, 1977), I Am Still in Love With You (Marcia Aitken, 1977), Uptown Rankin (Althea and Donna, 1977), Two Sevens Clash (Culture, 1977) eta Keep On Moving (The Mighty Diamonds, 1977).

Huey Piano Smith, New Orleanseko boogie piano jole handia, iragan otsailaren 13an zendu zen Louisianako Baton Rouge hiriburuan. 1956-1962 tartean New Orleanseko musikaririk garrantzitsuenekin grabatu zuen. Jehovaren lekukoa izanik, duela 40 urte utzi zion musika sekularra egiteari, baina aipatu dugun garaian kantu eder eta ahaztezin asko egin zituen: Rockin’ Pneumonia and The Boogie-Woogie Flu (I) (1957), Rockin’ Pneumonia and The Boogie-Woogie Flu (II), High Blood Pressure (1958), Don’t You Know Yockomo (1958), Tu-Ber-Cu-Lucas and the Sinus Blues (1959), Sea Cruise (Frankie Ford, 1959) eta Rockin’ Pneumonia and The Boogie-Woogie Flu (The Flamin’ Groovies, 1968).

Los Angeleseko Ron eta Russell Mael anaiek sortu zuten Sparks izeneko taldea, iragan mendeko 70eko hamarkadaren hasieran. Letra azkar, sofistikatu eta dibertigarriak egiten zituzten, Russell-en opera kantari ahotsarekin, musika esperimentala eta doinu handikoa izanik, Sparks sailkatuezinak izan ziren. Entzun dizkiegu: Computer Girl, Amateur Hours eta This Town Ain’t Big Enough for the Both of Us.

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: Joe Gibbs (eta II), Huey “Piano” Smith, Sparks first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! | Euskal Maketei buruzko atal berria

ol. Api 14 , 2023