Patiyoko Atzuak 11. sayua, Merkatua Bizirik!

Kaixo kaixo!

Hementxe dezue eskuragarri gure 11. sayua! Beti bezela infinito gai izan genitun hizpide, baina saio hau bereziya izan da, inoiz baino gonbidatu gehiago izan ditugulako.

Alde batetik, Alba Aristi eta Mari Mar izan ditugu, Zarauzko Merkatua Bizirik Elkarteari buruz aritu gea, takilen sistema berria aurkeztu digute, kalekumeoi baserritarra zer dan eta baserri mundua zer den azaldu digute, momentuan momentukua jan ber dala ta orain zer jan ber dan ere erakutsi digute, … En fin, asko dakaula kalekumeok hauengandik ikasteko! Eskerrik asko gurean izateagatik!

Bestalde, Gasteizen antolatuko dan Autoedizio Azokako antolatzailiak ere izan ditugu gela arroxian, eskerrik asko Usu, Haizea eta Amaia gurean izateagatik. Maiatzak 27an antolatuko da Gasteizko gaztetxian eta bertan parte hartzeko izen ematea maiatzak 15 arte izango da, autoedizioazoka@gmail.com

Eskerrik asko Alba ilarrengatik eta eskerrik asko Autoedizio Azokako antolatzaileei Jexuxiton pina oparitzeagatik!

Hurrengora arte, TUMAMARRATXA!

Hurrengo podcasta

Aste santua gero eta gertuago nabari da agenda kulturalean ere

ol. Mar 31 , 2023
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan