Estudiotik pasatzen ari zela aprobetxatuz, Sarean Zehar irratsaioaren edizio honetan Gaizka Carmona gonbidatu dugu albisteen atalera. Berarekin, Counter Strike 2 bideojokoaren merkaturatzea eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 2028ra arte teknologia kuantikoetan 120 milioi euro inbertitzea komentatzen dugu. Era berean, Europar Batasunaren ekimenarekin bat gatoz, etxetresna elektrikoen fabrikatzaileek erosi eta 10 urtera arte beren produktuak konpon ditzaten. Gainera, GPT-4 aurkeztuko dugu eta TituLOL atalaz gozatuko dugu. Azkenik, Zigor Vallejo elkarrizketatuko dugu apirilaren 15ean Bilborockera itzuliko den Euskalpod ekitaldiari buruz.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Deskargatu hemen.
The post Sarean Zehar #353: [A ze kuantikotasuna!] first appeared on Bilbo Hiria irratia.