Nafarroako Migrazioaren Lan Batzordean parte hartzeko gonbidapena jaso du sareak

Martxoaren 21ean astearte honetan, Migrazioaren Lan Batzordean parte hartzeko gonbidapena jaso du EH Bilduk proposatuta. Irun-Hendaia eta Bortzirietako mugetan duten 5 urteko eskarmentua aintzat hartu dute Nafarroan.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak edota Irungo Udalak antolatzen dituen foroetan ez bezala, Nafarroan hitza hartu ahal izango du Irungo Harrera Sareak. Eurek salatu dutenez, joan den astean Irungo Gordailuan egin zen Erakundeen Arteko Mahaian SOS Arrazakeria edo Gurutze Gorria bezalako eragileak gonbidatu zituen Eusko Jaurlaritzak migrazioari buruzko 2022ko bilana egiteko. Baina Harrera Sarea inoiz ez du lekurik halako foroetan.

Hala, Gipuzkoako eta Eusko Jaurlaritzako agintariek bolondresen sareak 2018az geroztik egin duen lana aintzat hartzen ez duten bitartean, Nafarroan, Migrazio Lan Batzordera deitu dituzte, Irun-Hendaia arteko pasoa ez ezik, gure eskualdeko migratzaileen fenomenoak Bortzirietan duen eraginaren berri eman dezaten.

Hurrengo podcasta

BADA Ipar Euskal Herriko hedabidea

al. Mar 20 , 2023