KULTURKUBOA :

Aste honetako kultur kuboan : Fabrique Affamée

Antzezle eta kantaria izaiteaz gain, Maryse Urruty-k berriki La Fabrique Affamée konpaniak atera duen « Bleue nuit » izeneko antzerkian parte hartzen du.

Bere ibilbidea azaltzeaz gain, Bleue nuit antzerkiaren sorkuntza prozesua azaltzen dauku Maryse Urruty-k.

Bigarren elkarrizketan, Gazteei zuzendutako misteriosko nobela baten bidez, pandemiako garaian, Euskal Herrian gazteek antolatutako besta klandestinoko giroa aurkezten dauku Jon Andueza idazleak Luaren itzala izeneko liburuarekin.

Bere ibilbidea azaltzeaz gain, idazterakoan aurkitzen dituen gozamena desberdinak eta etorkizunari begira dituen asmo ezberdinak aurkezten dauzkigu Jon Anduezak…

 

Musika : «Bleu nuit» zatitxo bat, Ruper Ordorika «Haizea garizumakoa»

 

Jatorria : Radiokultura

 

 

Hurrengo podcasta

KULTUR KAPSULA : Alice, mirarien birziklategian …

al. Mar 20 , 2023
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan