Kaixo, entzule maiteok:
Patiyoko atzuak jada 10. saiua egin deu eta, entzute bagaituzue, konturako zeate makina batzuk geala. Laister izena aldatuberko deu , “Patiyoko Izarrak” izango gea eta, bestela, beiratu Arrosa Sareko weborriko argazkiyan zein ateatzeyan jejej
Gaurko saioa berezia izan da. Izane, sortzaileen txokua gure laguna Kristinai eskaini diogu eta, horretarako, atzotako batek “ahizpatasunan” inguruan idatzitako pasartetxo bat irakurri degu. Horrez gain, Martxoak 8a eta Arrosa Sareko topaketak ere izan ditugu hizpide.
Elkarrizketatuak, aldiz, Hiruki Larroxako kide, Egoitz, Joseba eta Ibai izan dia. Mamarratxeo ilustrado, a ver ya pilak jartzeituzuen (zenetaz ai gean ezteu esango)! Hiruki Larroxako lagunekin, maskulinitatean, gizontasunan, gizonkerian eta zisheteroarauan inguruan hitz egin degu besteak beste. Gaurkuan, programa motx geatu zaigu. Ondorioak izan dia, marikonizau inber dala ta gure gonbitatuen lana ezinbestekoa dala eta, beraz, kaña ematen segiber deula.
Bukatzeko, esan beharra dakau parre pilla in deula ta supereroso sentitu geala zuekin, Hiru Larroxako elkarrizketatu maiteok! Eskerrik asko bihotz bihotzez!
Eta entzuleok, zuei dagokizuenez gaurko saiua gustatuko zaizulakuan, hurren arte ta segi beti bezain mamarratxa!
“Yo sólo le gritaba a Jesus que me lo fxllo!”! TUMAMARRATXA!