SOINUGELA: Bob Dylan-en “Time Out of Mind”

1995eko abuztuaren 9an Jerry García, Grateful Dead taldearen burua eta Bob Dylanen lagun handia, zendu zen. Nonbait, gertakari hartatik abiatu zen Dylan, aspaldiko bere lanik distiratsuena izango zena konposatzeko. 1996ko neguan Minnessottako bere baserrira erretiratu zen eta han, elur artean, testu batzuk idatzi zituen. Daniel Lanoiz produktorearei erakutsi zizkion eta hark berehala sumatu zuen Dylan-en lan handi baten aurrean zegoela. Musikari multzoa aukeratuta, Malibu-n hasi zen grabatzen, baina etxetik gertuegi zegoelakoan, Miamira joatea deliberatu zuen, hango Criterion estudioetara. 1997ko urtarrilean egunero hamar orduz ibili ziren lanean eta emaitza Time Out of Mind diskoa izan zen.

11 ezinbesteko kanta bildu zituen diskoan, nahiko ilunak eta autobiografikoak. Urte hartan Grammy bat lortu zuen Dylanek eta, aho batez, kritikariek onartu zuten Minnessottako kantari-kantugilea gailurrean zegoela berriro ere.

2022an, grabatu zela 25 urte pasatu direla, Time Out of Mind-en grabazio prozesua aztertzen den Fragments izeneko bost CDko bilduma kaleratu dute, The Bootleg Series-en 17. atala izanik. Guk gaur hainbat kantu entzun ditugu: Love Sick (1994/04/11, Donostian zuzenean), Love Sick (1997/01/14, Miami), Dirt Road Blues (1997/01/20, Miami), Standing  in the Doorway (original LP), Million Miles (1998(01/31, New Jersey), Trying to Get to Heaven (1997/1/12, Miami), Till I Fell in Love With You (1998/04/05, Buenos Aires zuzenean) Not Dark Yet (1997/01/18, original LP), Cold Irons Bound (1997/01/9, Miami), Make You Feel My Love (original LP), Can’t Wait (1996/01/10, Oxnard), Highlands (1997/01/16, Miami).

 

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Bob Dylan-en “Time Out of Mind” first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

3x13: Su Trans Gar

og. Mar 9 , 2023