Ostegunean Lautan hiru jaialdiko azken eguna izango dugu, hiru proposamen antolatu dituzte, Raska Nazka antzezlana arratsaldeko 19:00etan Euskaltzandian Aitor Vinagret aktoreak gorpuztuko duena, Ganbila bildumaren aurkezpena izango da, bertan egongo dira ere Amancay Gaztañaga, Iraia Eliaz eta Erika Olaizola eta 20:30etan Bira kulturgunean Daisy Crazy antzezlana taularatuko dute Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabalek. Daisy Crazy antzezlanean bi emakume ditugu protagonista Lotsagabeak, igarleak, goriak, gardenak, distiratsuak, okerrak eta, batez ere, korrontearen kontrakoak… Horrelakoxeak dira emakume hauek: Daisy Crazy. Bi emakume, arauak betetzeaz aluraino daudenak. Gurekin jolasten ausartuko al zara?
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Daisy Crazy antzezlanaz Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabalekin first appeared on Bilbo Hiria irratia.