Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute (H)ilbeltza sariketa Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko, eta, Eneko Barberenak bosgarren aldiko saria irabazi zuen 2021ean, eta argitaratu berri du “ Suak erreko ez balu” eleberria. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera. Horrela abiatzen da eleberri beltza, baina gai asko gehiago ditu nobelak, Eneko Barnerena izan dugu gurean. Bestetik Xangre Fanzinearen zenbaki berria aletu dugu Gotzon Hermosillarekin. Harekin 2019an argitaratu zuten lehen zenbakia eta 2023an 3. zenbakia izan ditugu aztergai. Lehenengoan Punk literatura euskaraz, ondorengo zenbakietan literatura bazterrean irakurri dugu.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Eneko Barberenaren “Suak erreko ez balu” eta Xangre fanzinea first appeared on Bilbo Hiria irratia.