PIPERPOLIS: Pabellon 6eko “Komedia Madarikatua” antzezlana eta “Puzgarriak: gorri eta larrosa” erakusketa

Pabellón 6 aretoan ostiralean estrenaldia izango da Komeria Madarikatua antzezlana estrenatuko baitute. Antzezlana Tomas Afan egile sarituaren “Triptico Infernal” testuaren egokitzapena da eta testuaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Estreinaldia euskaraz izango da, urtarrilaren 27an . Afanen testua gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa bat da. Izan ere, lurtarrak jainkotiarra oztopatzen duenean, zeruaren eta infernuaren arteko antzinako borrokak ustekabeko bira ematen du. Dramaren eta komediaren artean, gizakiaren manipulazioari eta ergelkeriari buruz hitz egiten du lan honek. Zentzugabekeriatik jorratutako gerren kritika bat eginik. Bestetik La Taller aretoan Jone Elorriga artistaren lana ikusteko aukera izango dugu.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Pabellon 6eko “Komedia Madarikatua” antzezlana eta “Puzgarriak: gorri eta larrosa” erakusketa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

A desalambrar : U-24 Faxismoaren kontra Abya Yala borrokan!

ar. Urt 24 , 2023
A Desalambrar