SOINUGELA: Jeff Beck, Dr. John, Jimmy Cliff, blues klasikoa

Urtarrilaren 10ean hil zen Jeff Beck gitarra jole handia, 78 urte zituela. 60ko hamarkadan batez ere Yardbirds eta Jeff Beck Group taldeekin egindako lanari buruz zabaldu zen bere izena, Jimmy Page (Led Zeppelin) eta Eric Claptonekin (Cream) batera. Handik aurrerako Becken lana ez da hain ezaguna izan baina, Rolling Stone aldizkariaren arabera, bera da 5. gitarra jolerik onena rock-aren historian. Ehunka saio egin zituen estudioetan, esparru askotako musikariekin: blues, rock, rockabilly, heavy metal eta jazz estiloetan. Entzun ditugun kantuak: Shapes of Things (Yardbirds, 1966), Stroll On (Yardbirds, 1967), Beck’s Bolero (1966), All Shook Up (1969), Sugar Cane (1972), Superstition (1973), Dirty Mind (2001), Twenty Flight Rock (2011, Brian Setzer-ekin).

Malcolm John Rebennack, Dr John goitizenekoa, 2019ko ekainean zendu zen New Orleans bere jaioterrian, bihotzekoak jota. Dr. John-en musika, gehienbat, rhythm’n’blues, funk, eta sikodeliarekin batzen dugu, baina country musika ere maite zuen eta, hil zenean, Things Happen That Way diskoa bukatu zuen. Hiru urte geroago merkaturatu da, azkenean, eta country eremuko abesti batzuk ageri dira bertan, baita country kantariak ere. Entzun ditugunak: Ramblin’ Man, Gimme That Old Time Religion (Willie Nelsonekin), End of the Line (Aaron Neville-rekin), Guess Things Happen That Way.

Jamaikako Jimmy Cliff-ek, tenor ñabardura duen abeslaria, bilduma berriarekin datorkigu, 60 urte ska, rocksteady eta reggae kantatzen eman ondoren. Entzun dizkiogunak: Money Love, We Want Justice (Dwight Richards-ekin), Racism (No One Wins the Race) (Lifty Cliff-ekin) eta Refugees.

2004tik aurrera gure sukaldeko horman urtero eskegi ohi dugun Classic Blues Artwork from the 1920’s Calendar egutegia. Oregon-eko John Tefteller-ek blues bildumagileak argitaratzen du egutegi hori eta, harekin batera, aintzinako maisulanekin. Aurtengo aukeratik kantu hauek hautatu ditugu guk: Run, Mollie, Run (Henry Thomas, 1927), No More Ball And Chain (Joshua White, 1936), Old Rounders Blues (Funny Paper Smith, 1930) eta Blake’s Worried Blues (Blind Blake, 1926).

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Jeff Beck, Dr. John, Jimmy Cliff, blues klasikoa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Mugaldeko taberna: (H)ilbeltza Baztanen eta Maskaradak Maulen

og. Urt 19 , 2023