Filosofiari modu orokorrean heldu diogu gure azken programan. Filosofiak gaur egun hezkuntzan duen lekuaz mintzatu zaizkigu Agora Elkarteakoak. Hezkuntza publikoaren defentsan buru-belarri dabilen Nagore Iturrioz STEILASeko kidea gonbidatu dugu, filosofiak lekua izango duen hezkuntzak publikoa izan behar duela uste baitugu. Enara Garcia filosofoa “pentsatu daiteke gorputzik gabe?” galderaren inguruan aritu zaigu, mendebaldeko filosofia pentsamendu hutsera lerratu izan baita sarri, gorputzetik at dagoen entitate bat balitz bezala. Filosofiak zertarako balio lezakeen ere hausnartu dugu, jakintzaren erabilera ez baita beti onbeharrez erabiltzen. Horregatik, Think Tank-en inguruan arituko gara. Bukatzeko, Cristina Lasa irakaslearen sorkuntza lan sujerentea, “Erresistentziak solaskideak behar ditu” izenburupean.
#Besaulkia #04 | “Zer da filosofia?” galderari erantzun lurtarra
Podcast: Play in new window | Download