SOINUGELA: Loretta Lynn, Doris Troy, Rosalia, Shemekia Copeland

Loretta Lynnek (1932-2022) birdefinitu zuen andreen lekua country musikan eta iragan urriaren 4an zendu zen, Nashvilleko bere etxean lotan zegoela, 90 urterekin. Kentuckyko ikatz meatzari baten alaba zen, 1980ko Coal Miner’s Daughter biopik filmaren izenburuak dioen moduan. Lorettak ehunka grabaketa egin zituen eta oraindik 2021ean bilduma eder bat kaleratu zuen, bere azkena. Gaurkoan hainbat abesti entzun ditugu Lorettaren omenez. Entzun ditugu: I Am a Honky Tonk Girl, You Ain’t Woman Enough (To Take My Man), Don’t Come Home a drikin’ (With Loving in your Mind), The Pill, Coal Miner’s Daughter, Van Lear Rose, Portland Oregon (Jack Whiterekin), Still Woman Enough (Rebe McEntirekin) eta I Wanna Be Free.

Aurten zendutako country eremuko beste kantari handi bat Naomi Judd izan da. The Judds izeneko bikotean bere alaba Wynonna izan zuen kantarikide. Bere buruaz beste egin zuen Naomik, etxean, Country Music Hall of Fame saria jaso baino egun bat arinago. Entzun ditugun kantuak: Grandpa (1985) eta I Know Where I’m Going (1987).

New Yorkeko Doris Troy soul kantariak oso ibilbide ona izan zuen, gospel eta pop soul nahastuz. Atlantic diskoetxean hasi zen, arrakastaz. Bere musikak Ingalaterran izan z, uen oihartzun nabarmenena, eta bertara joan zen, George Harrison, The Rolling Stones eta Pink Floyd-ekin lan egitera. Gero, AEBetan aritu zen, Las Vegasen batez ere. Entzun dizkiogu: Just One Look (1963), What’cha Gonna Do about It (1963), One More Chance (1963), He’s Qualified (1969), Ain’t That Cute (1970), Special Care (1970), Gonna Get My Baby Back (1970), Vaya Con Dios (1970), You Can’t Always Get What You Want (The Rolling Stones), The Great Gig in the Sky (Pink Floyd).

Flamenco munduan hasi zen Rosalia, eta Los Angeles bere lehenengo diskoa Raul Refreek grabatu zuen. Bigarrenean, 2018ko El mal querer izenekoan, bere erregistroa apur bat aldatu zuen . Hirugarrenerako, Motomami, dena hankaz gora jarri zuen. Entzun ditugunak: Liturgia – Bagdad, La fama eta Sakura.

Shemekia Copeland soul-blues abeslaririk handiena dugu AEBetan. Aurtengo Don’t Come Too far bere lan berritik abesti bat dastatu dugu: Too Far To Be Gone.

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: Loretta Lynn, Doris Troy, Rosalia, Shemekia Copeland first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 325

al. Abe 26 , 2022