LANAREN EKONOMIA: Bilbo hiriaren birmoldaketa, grisetik titanioaren distirara

Gaurko Lanaren Ekonomia saioan Bilboko metropoliaren eraldaketaren ondorioak aztertu ditugu. Saioa abiatzeko Ines Agirreazkuenagak agenda sindikala ekarri digu, datorren hamabost egunetarako eragile sozial eta sindikatuek eginiko deialdien errepasoa.

Ondoren, gaia kokatzeko Arantxa Rodriguez EHU-ko Ekonomia Aplikatuko irakasleak eta Lurralde eta Hiri Politiketan adituak Hordagon idatzitako ‘Bilboren esamesa posmodernoa’ artikulu sorta aurkeztu eta komentatu dugu Lanaren Ekonomia lantaldeko kideok.

Saioaren gonbidatuen txanda izan da gero. Lehenengoa Erika Valero Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea eta OPIK Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldeko kidea elkarrizketatu du Maitane Jaiok. Bilbotarren Osasuna aztertu dute, ikasketa-maila, klase-soziala, sexua eta auzoaren arabera. Horrez gain, bilbotarrek euren osasunean eragina duten dimentsio desberdinak ere bildu dituzte.

Saioa bukatzeko Miguel Virizuela Lovaina Unibertsitateko Garapenaren Ekonomian aditua, EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta Hordagoko kidea elkarrizketatu du Mikel Alvarezek. Bilbo hiriaren eraldaketaren inguruko hausnarketa egin du, Metroa eta Guggenheim efektuak kapitalaren fase berrirako adaptazio gisa ulertuz. Haren aburuz, Bilbon zirkuitu sekundarioa indarra irabazten joan da, bai azpiegituren bitartez, bai lurraren eta higiezinen balorazioaren bitartez. Auzo eta langile erresistentziak egon arren, errentista parasitarioak jaun eta jabeen hiria da Bilbo.

Deskargatu hemen.

Argazkia: Guggenheime museoa

The post LANAREN EKONOMIA: Bilbo hiriaren birmoldaketa, grisetik titanioaren distirara first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

RATZENOFF 170

az. Abe 14 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan