Durangoko azokaren arrastoak ekarri ditugu Piperpolisera. Lan askoren uhoeldea izan dugu egunotan, arte eszenikoetan murgildu gara. Sormen beka arte eszenikoei zuzenduta izan da urte, Jon Ander Urrestik jaso du, “Eucalyptus” proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu Bilbo Hiria irratian. Sortzaile bermeotarrak antzelana sortuko du “eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartzeko”. Gabila tetaro bildumak bi liburu aurkeztu ditu, Formol Laborategiaren “Album , Ihintza Alkain eta Edurne Azkareterekin berba egin dugu eta bestetik “Esperoan” Antzerkiaren tradiziorik berrienak euskal teatro garaikidearekin harremanetan jartzeko nahia da Esperoan. Godoten esperoan eta, Samuel Becketten itzalarekin elkarrizketan jartzea euskal eszena garaikidea. Karlos Linazasorerekin berba egin dugu.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: “Album” eta “Esperoan” Ganbila bildumaren uzta berria first appeared on Bilbo Hiria irratia.