Topa in Topo #33 Mendaro

Hona hemen Topa in Topo irratsaioaren 5. denboraldiko lehendabiziko bidaia!! Rock talde handiak bezala, gure agurra iragarri genuen, baita topoa kotxeretan sartu, baina beste denboraldi batez hemen jarraitzen dugu!! Gure itzulera argituta, eta ordutegi aldaketa batekin, Mendaroko bidea hartu dugu 2016tik Garagartza auzoan antolatzen duten Gararock jaialdia ezagutzeko. Eta irratsaioa bukatzeko, Etxepe gogoratu dugu bere ibilbidean zehar izan zituen taldeak entzuten jaialdi polita osatu arte!! Aupa Etxepe!!

.: Hilabeteko diska: Hamabi ”Betidanik” CD.

.: Hurrengo geltokia… Mendaro ”Garagarock 2016-2022”: Munlet, Vulk, Kabbalah, The Lookers, Biznaga, Last Fair Deal, Bakelite, Magnetico Grupo Robot, Joseba Irazoki, Arima, Audience, Las Furias, Maraca Diablo.

.: Hurrengo geltokia… Etxepe Fest: Ixuriak, Fiebre de Vivir, Katekesis, Kabul, Toil, Liot, DJ Juxe VS Beach Boys (bonus).

Igo gurekin bagoira!! Tipi topo!!

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Punk Hego Afrikan

lr. Abe 3 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan