John Wilkinson bezala sortu zen hil berri den Wilko Johnson. 70eko urteetan, punkaren aurreko “pub rock” eszenaren sortzailea izan zen Dr. Feelgood taldean. 1977ra arte egon zen eurekin eta lau LP borobil egin zituzten. Esku huska jotzen zuen bere Telecaster gitarra beltz-gorria Wilkok, puarik gabe, oso teknika bakana erabiliz, taka-taka erritmo bortitza emanez abestiei. 2013an minbizia diagnostikatu zioten, tumore pankreatikoa, baina azkenean, zorionez, tumore onbera zen eta, kendu ostean, bederatzi urte gehiago bizi izan da, eta disko batzuk gehiago utzi dizkigu. Entzun dizkiogun kantak: She Does It Right, Roxette, Because You Are Mine, Stupidity, Bottle up and Go, Barbed Wire Blues, Going Back Home eta Can You Please Crawl Out Your Window.
Pasa den maiatzaren 28an Bilbon Delirium Tremens taldeak kontzertua eman zuen. Andoni abeslariak, Txufu bateria joleak eta Patxi Irisarri baxu joleak berreskuratu dute taldea, desegin eta 30 urtera. Entzun dizkiegu: Hola tio eta Hordago.
Eskean Kristo talde arratiarra bueltatu da, Kristonak izenpean, rock’n’roll eremuko kanta atseginak eginez. Oraingoan gonbidatu askorekin. Moogie Boogie (Niko Etxartekin), Hauxe da momentua (Roberto Mosorekin), Gora Euzkadi ataskatuta (Jose Mari Bizardunarekin).
Heavy Nuggets Vol. 6, Mojo aldizkariak urrian argitaratu zuen bilduman 1968-76 tartean Ingalaterran kaleratu ziren hainbat abesti sikodeliko batzen ditu. Entzun ditugunak: Split (part 2) (Groundhogs, 1971), Love Gang (Edgar Broughton Band, 1976) eta Wait a Minute (Blossom Toes, 1969).
Deskargatu hemen.
The post SOINUGELA: Wilko Johnson, Delirium Tremens, Kristonak, British sikodelia first appeared on Bilbo Hiria irratia.