SOINUGELA: La M.O.D.A. Hermanos Gutierrez, Teniente Bluxberri, Jerry Lee Lewis

La Maravillosa Orquesta del Alcohol (La M.O.D.A.) Burgos hiriko talderik famatuena dugu, Euskal Herriarekin harreman estua duena. 2015ean, PRMVR (Primavera) kantuan zati bat euskaraz grabatu zuten eta horrela abestu du jendeak geroztik euren kontzertuetan. Kantu hori entzun dugu, baita eurek egindako beste kantu pare bat ere: Un lunes eta Mes de mayo, biak Gorka Urbizuren produkziopean, iaz kaleratutako Nuevo cancionero burgalés diskotik hartutakoak.

Esteban eta Alejandro Hotz Gutierrez anaiek Zurichen eta Ekuadorren dituzte sustraiak. Biak gitarra joleak dira eta 2015ean abiatu ziren Hermanos Gutiérrez izeneko musika misteriotsu eta instrumentala egiten. Euren bosgarren diskoa Dan Auberbach-en estudioan grabatu dute, Nashvillen. El bueno y el malo izena du disko berriak, Sergio Leoneri keinu eginda. Kantu batzuk entzun ditugu bertatik: El bueno y el malo, Tres hermanos eta Pueblo Man.

Juanjo Egizabal artista gasteiztarra hil da, Los Freak taldeko abeslaria izandakoa. Talde horretan Pedro Landatxe (bateria) eta Jose Arteaga (gitarra) izan zituen kide. Eurek, Natxo Etxebarrieta eta Jose Rodriguezekin, Cicatriz sortu zuten. Inadaptados diskoaren azala Egizabalek ezin zuen eta bere El Caminante eskulturarekin antza handia du bertan ageri den pertsonaiak. Inadaptados hartatik lau kantu entzun ditugu: Inadaptados, Goma 2, Escupe eta Enemigo público.

El teniente Bluxberri Ima abeslari donostiarra izan zen. 80ko hamarkadan Vanguardia Zibil taldea sortu zuen eta De rendirse nada grabazioa kaleratu zuten Maxi single batean. Muskaria aldizkarian idatzi probokatzaileak argitaratu zituen, horregatik Roge Blascorekin egin dugu berba, bera orduan Muskariako zuzendaria zelako, pertsonaia esanguratsu honen inguruan. Vanguardia Zibil taldearen kantuak ere entzun ditugu: Vanguardia Zibil, Estoy esperándote eta Frente a tí mismo.

Jerry Lee Lewis iragan urriaren 22an zendu da ospital batean, 87 urte zituela. The Killer goitizenekoa, kantari eta piano jolea izan zen. 1957an grabatu zuen lehendabiziko diskoa, Memphiseko Sun estudioetan.  Abeslari paregabea izan zen eta, guk, omenalditxoa egin diogu Soinugelan, bere kantu batzuk entzunez: Whole Lotta Shakin’ Goin’ On, Great Balls of Fire, High School Confidential, Lewis Boogie eta Drinkin’ Wine Spo-Dee-O-Dee.

 

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: La M.O.D.A. Hermanos Gutierrez, Teniente Bluxberri, Jerry Lee Lewis first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Dj Artie izan dugu gonbidatu ∫ateliteak saioan

ol. Aza 11 , 2022