KULTURKUBOA : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak »

Aste honetako Kultur Kuboan : « Er(r)otxiki » deitzen da If Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Hasiera batean, marrazkia eta txinatar tintaz osaturiko lan hauek, prentsarako egindako aktualitatezko iritzi-marrazkiak ziren (Berria egunkariraren Hitza astekari gehigarrian agertzen direnak). Irudi batekin iritzia emateko abentura hau 2019ko irailean hasi zen eta “Er(r)otxiki” erakusketak lan horren bilduma dela esaten digu Ifek…

 

Bestalde, Itsasuko aurtengo Errobiko fesbilaren edizioan « Amaren Alabak » taldeko Ihitz Iriartekin solastatzeko parada izan dugu. Taldea nola sortu zen eta nola lan egiten dute aipatzeaz gain, Ihitzek ohargabean ikasi dutela kantatzen aitortzen digu …

 

Musika : Amaren Alabak « Nigarra begian », Eddie Vedder « You’ve got to hide your love away i am sam ».

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Ane Muruak ‘The Simpsons’ telesailaren ingurukoak kontatu dizkigu

al. Urr 17 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan