Gonzalo Torné idazlea da 5. Zeelanda Berriko protagonista. Bere belaunaldiko idazle
espainiar interesgarrienetakoa, mundu literario propioa sortu du orain arte idatzi dituen
lau nobeletan: Hilos de sangre (2010), Divorcio en el aire (2013), Años felices (2017) eta El
corazón de la fiesta (2020). Nobelagilea izateaz gain, editore eta literatur kritiko lanak ere
egiten ditu, eta horietaz guztiez ere jardungo gara saioan. Idazlearen ideia eta estrategia
literarioetan murgiltzeko parada ezin hobea da Tornék eskaini digun elkarrizketa hau.
Bibliografia:
Torné, Gonzalo. Lo inhóspito. Saymon, 2007.
Torné, Gonzalo. Hilos de sangre. Random House, 2010.
Torné, Gonzalo. Divorcio en el aire. Anagrama, 2013.
Torné, Gonzalo. Años felices. Anagrama, 2017.
Torné, Gonzalo. El corazón de la fiesta. Anagrama, 2020.
Torné, Gonzalo. La cancelación y sus enemigos. Anagrama, 2022.
Musika:
Gailu, Esazu.
Gailu, Baserritar bati entzun ondoren.
Gailu, Azken bidaia.
IbonRG eta Verde Prato, Judizio generala.