Drogak eta iraultza bateragarriak al dira? Egin al daiteke iraultza kontsumismoaren sareetan harrapatuta? Ibaira kalabaza baten barruan salto egin zuen artistak esango du ezetz, batetik bestera garraiatu duten erregina hil berriak eta emerituak baietz, eta respirazionistek, respirazionistek energiarik ez dute xahutuko alferreko hizketaldietan.
Tira, ohiko kontuez ohiko seriotasunarekin aritu garela solasean, festa batzuk bukatu besteak hasi, regetoia gora behera ezker eskuin.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.