Podcast: Play in new window | Download
“Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat” argitaratu du Argia aldizkariak.
Irailaren 6a jai egun izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrena ospatzeko. Elkanori buruz eta kolonialismoan rol garrantzitsuak izan dituzten beste Euskal Herritar ugariri buruz zalaparta handia sortu da, harrotasuna eta kritikaren artean mugituz.
Guzti honetaz idatzi du Axier Lopezek «Gure Heroiak» liburuan. Hilabete hasieran argitaratu zen, Argia aldizkariaren eskutik. Lopez bera izan dugu Hizpidean, kolonialismoari buruz hizketan. Elkanoren «balentria» kontatu digu, eta harro aldarrikatzeko egunetik gutxi daukala erakutsi. Herri zapaldu eta zapaltzaile izatearen dikotomiaz, Black Lives Matter mugimenduaz, esklabotzaz eta konkistez hitz egin dugu, besteak beste.
«Sistema anker honetan bizitzeak kontraesanak etengabe kudeatzea dakar».
Getarian izandako liburuaren aurkezpen bideoan:
– Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sareko kidea
– Idoia Arrieta Getariako historialaria
– Axier Lopez liburuaren egilea
Moderatzailea: Gari Berasaluze kazetaria.
https://www.argia.eus/multimedia/ekitaldiak/gure-heroiak-liburuaren-aurkezpena-getarian