Kontzertu punki bateko lehenbiziko lerroetatik geure borondatez erbesteratuak, Berangoko abertxaletak ezagutzera joan gara, “in crescendo” joan den egitarau anitz baten abaroan. Betaurreko borobildun intelektualak eraman gaitu Kevinek antolatutako auzo-lanera, zeinak bazuen ezkutuko plan makiabeliko bat. Berak-edo, bera “laguntzera” erreserba ardoa besapean hartuta joan zen aktibistak. Epikuro filosofo zaharkitua, EHZ, topaketa feminista burgesak… mobida guapoak ezagutu ditugu bidean. Beroak akabatuta, “Dracula” izozkia zurrupatu dugu.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.