SOINUGELA: The Mighty Diamonds, Specialty Records, Ruper, The Black Keys, Mavis eta Levon, The Grateful Dead

Jamaikako ahozko armonia hirukoterik distiratsuena The Mighty Diamonds izan ziren. Albiste ilunak iritsi zaizkigu Kingston hiriburutik: iragan martxoaren 29an Tabby Diamond Shaw taldekidea hil zuten, auto batetik tirokatuta. Bigarren taldekidea ere, Fitzroy Bunny Diamond Simpson, handik hiru egunera hil zen. Entzun ditugun kantuak: Country Living, Right Time, Shame and Pride eta Keep On Moving (Live).

Kaliforniako Santa Barbaran Art Rupe zendu da, 104 urte zituela. Rupek Pennsylvaniako familia judu batean jaioa, hamarkada eta erdiz gospel, blues, eta proto-rock’n’roll-a zabaldu zuen Specialty Records disko etxearen bitartez, bere grabazioekin. New Orleans-en egindakoek batez ere, arraza mugak gaindituz, gazteak elkarrekin dantzan jarri zituen, zuriak zein beltzak. Entzun ditugun kantuak: Boppin’ The Rock (Clifton Chenier, 1958),  Dizzy Miss Lizzy (Larry Williams, 1958), Tutti Frutti (Little Richard, 1955), Lawdy Miss Clawdy (Lloyd Price, 1952) eta Bony Maronie (Larry Williams, 1959).

Udaberri honetan Ruper Ordorikak, bere taldearekin eta Bernardo Atxaga zein Bixente Martinez gonbidatu bereziekin, sei kontzertu eman zituen Hautsi da anphora bere lehendabiziko grabazioaren kantuak joz. 1980an kaleratu zen jatorriz 10 kanturekin, Galdakaoko Xoxoa estudioan grabatuak, eta izen bereko diskoetxeak argitaratu zuen. Bilduma hura euskal kantagintza garaikidearen giltzarria izan zen eta Ruperren kantutegian egundaino mantendu diren abestietako batzuk agertu ziren bertan. Hauek entzun ditugu, berrargitaratu den digipack eder batetik: Hi hintzena, Herdoilarena, Fas Fatum eta Zenbait bertso xelebre.

The Black Keys, Patrick Carney eta Dan Averbach bikoteak, euren 11. bilduma kaleratu berri dute. Dropout Boogie izeneko disko barrian. Hainbat kantu dira asebetegarriak bertan, baina gu saiatu gara onenak aukeratzen, Soinugelan entzuteko: Wild Child, Baby I’m Coming Home eta Good Love.

Kaleratu berria dugu Carry Me Home, Mavis Staples eta Levon Helmek 2011ko ekainaren 3an zuzenean kantari bien taldeekin batera Levon (The Band taldeko kide ohia) eta Mavisek (aita eta ahizpekin zuen taldea) elkarrekin kantatu zuten 35 urte arinago The Last Waltz ospetsuan, The Band-en azkeneko kontzertuan. Levon disko hau grabatu eta 10 hilabetera hil zen, eta grabazio eder hau orain zabaldu da lehendabizikoz. Bertatik entzun ditugunak: The Weight, You Gotta Serve Somebody, You Gotta Move, Trouble in Mind eta This May Be the Last Time.

The Grateful Dead taldearen abesti bat entzun dugu, 1977an New Yorken zuzenean grabatua. Brown Eyed Woman izan zen, Garciak eta Hunterrek konposatu zuten abestirik onenentakoa, baina, arraroa izan arren, ez zuten inoiz estudioan grabatu. (Argazkia: Renaud Guilhou, CC BY 2.0).

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: The Mighty Diamonds, Specialty Records, Ruper, The Black Keys, Mavis eta Levon, The Grateful Dead first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Maria Amolategi x 1

og. Eka 9 , 2022