Podcast: Play in new window | Download
Adin txikiko transexualei arreta eskaintzeko zerbitzua aurten jarriko du martxan Osakidetzak
EAEko trans legean aldaketak egiteko eztabaidan ari diren honetan, 2022 urtea amaitu aurretik Osakidetzak transexualen arretarako zerbitzua martxan jarriko duela iragarri du Jaurlaritzak, hasieran Gipuzkoan eta Bizkaian, eta adin txikikoei zuzendua. Bestalde jakinarazi dutenez, euren identitate sexuala aitortzen duen dokumentua eskatu duten adin txikikoen kopurua nabarmen hazi da azken bost urteotan.
2019an izan zuen lehenengo erreforma legeak, eta transexualitatea despenalizatzea ekarri zuen. Honako honetan, adin txikikoen iritzia aintzat hartzea eta medikuen erabakietan parte har dezatela dago mahai gainean.
Honetan batu zaigu Naizen elkarteko bozeramailea den Bea Sever. Entzun hemen!