Jokoteknia liburua argitaratu berri dute

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak bideojokoei buruzko euskara hutsezko liburua argitaratu berri dute. Bi argitaratzaileek Bilbon antolatzen duten Jokoteknia, Euskal Bideojokoen Jardunaldien 2018ko, 2019ko eta 2020ko edizioen hitzaldien idatzizko bilduma da.

Liburua ekainaren 3an, ostiralean, aurkeztuko da 18:30ean, Game Erauntsiaren Twitch kanalean.

( twitch.tv/gamerauntsia ) Aurkezpena liburuaren editoreak bideratuko du, Maitane Junguituk, eta berarekin batera liburuko atala baten egilea ere izango da, Itziar Zorrakin gameplay programatzailea eta itzulpengintza doktoregaia. Aurkezpena burutu bitartean liburuaren bi ale zozketatuko dira.

Guztira hamalau testu biltzen ditu liburuak. Gaiak askotarikoak dira, guztiak bideojokoen ingurukoak: besteak beste, euskal bideojokoen historia, ekoizpena, diseinua eta animazioa, itzulpengintza eta lokalizazioa, kontserbazioa eta feminismoa lantzen dira argitalpenean. Autoreen artean nazioarteko enpresa handietan lan egiten duten profesionalak daude, hala nola Euskal Herrian lan egiten dutenak eta kanpoko gonbidatu bereziak, Frantziatik eta Kataluniako ekarpenak jasota.

Honetaz hitz egiteko gurekin izan dugu liburuaren editorea Maitane Junguitu Dronda, komunikazioan doktorea eta Game Erauntsiko kidea. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

30 urte bete ditu Public Enemyren ´Apocalypse´diskoak

ar. Mai 31 , 2022