Azaitz Unanue (Euskaraldia Gasteiz koordinatzailea): “Ez dugu hainbeste kontutan izango izena ematen kontua, gehiago ariketa ondo gauza dadin, eraginkorra izan dadin”

Astelehen honetan burutu duten ekitaldi honek zenbait helburu ditu:

Lehena, 2022an Korrikarekin hasi zen euskararen zikloari jarraitasuna ematea da, Korrikak Euskaraldiari pasako dio lekukoa. aurkezpen bideoan bezala.

Bigarrena, auzoetako dinamikak aurrera eramango dituzten auzoan auzoko Euskaraldia Batzordeak aktibatzea izango da, hemen ere Korrika Batzordeei lekukoa hartuz. 

Ekitaldi honekin batera, maiatz bukaeran eta ekainaren hasiera bitartean deitu dituzten zenbait Auzotako Euskaraldia Batzorde Irekien egutegia plazaratuko da.  Deialdi hau herritarrei begira eginda dago, norbanakoei begira, auzoetako parte hartzea bultzatu eta tokian tokiko entitateen lanketa bultzatuko dutenak. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina gertuko harremanetan hasten baita.

Honetaz hitz egiteko gurekin izan dugu Euskaraldia Gasteizko koordinatzailea den Azaitz Unanue, entzun hemen!

Deialdi irekiak:

MAIATZA: Maiatzak 23, 18:30 > Zabalgana > Auzo elkartea / Maiatzak 25, 18:30 > Abetxuko > Auzo Elkartea

EKAINA: Ekainak 6, 18:30 > Salburua-Arantzabela > Salburua Gizarte Etxea / Ekainak 7, 18:30 > Lakua-Arriaga >  AEK-Zadorra Euskaltegian / Ekainak 8, 18:30 > Olarizu-Adurtza-Aretxabaleta > Auzo Elkartea / Ekainak 9, 18:30 > Zaramaga-Aranbizkarra > Amaia Zentroa

Gasteizek, dagoeneko izena eman du 2022ko Euskaraldian. Bertako erakunde, entitate eta herritarrak eskuz esku arituko dira berriz ere ekimen hau aurrera eramateko orduan.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 305

al. Mai 16 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan